A la última:

Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo, Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak

 “Antena 3 Noticias” saioko Vicente Vallés aurkezlea, Cristina Villanueva “La Sexta Noticias” albistegietako gidaria eta Antonio Pagudo aktorea dira Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak. Kazetariek eta aktoreak ilusioz eta harrotasunez hartu dute gaur izendapen hori, eta balioa eman diete hiriburuaren eta lurraldearen baliabide naturalei, gastronomikoei eta ondare baliabideei.

`Enbaxadore´ berriak hiriburuarekin lotuta daude, Gasteizko Telebista Jaialdian (FesTVal) parte hartu dutelako, gonbidatu gisa, ikus entzunezko ekoizpenen aurkezle gisa edo saritu moduan.

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak enbaxadore berrien izenak eman dituzte jakitera gaur eguerdian, Nazioarteko Turismo Azokako (FITUR) Euskadiren erakustokian egindako ekitaldian. Ekitaldi horretan, Maider Etxebarria Ekonomia Sustapen eta Turismo zinegotziak eta Cristina González bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak parte hartu dute.

Maider Etxebarriak eta Cristina Gonzálezek Gasteiz eta Araba sustatzeko eta ezagutzera emateko FesTVal jaialdiak egiten duen lan garrantzitsua nabarmendu dute Joseba Fiestras jaialdiaren zuzendariak gidatutako ekitaldian. “Gure sustapen estrategiaren helburua gure natura, ondare historikoa eta gastronomia ezagutaraztea da, eta helburu hori errazagoa da Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo profesional ospetsu eta ezagunekin” adierazi dute.

‘Enbaxadore’ berriak albistegietan eta telebistako serieetan ibilbide arrakastatsua duten profesional ezagunak dira. Gaur egun, Vicente Vallések (Madril, 1963) “Antena 3 Noticias 2” albistegia arrakastaz gidatzen eta aurkezten du, eta karrera luzea egin du Cadena Ser, RTVE, Telemadrid eta Telecinco irrati-telebistako informazio zerbitzuetan. Bi liburu idatzi ditu Trump y la caída del imperio Clinton eta El rastro de los rusos muertos, eta sari ugari jaso ditu egindako lanagatik.

Cristina Villanuevak (Tiana, Bartzelona, 1976) RTVEko Teledeporten lortu zuen bere lehen lana 1997an, munduko igeriketa txapelketaren berri emateko, baina bere bizitza profesionalaren zatirik handiena informazio programetan eman du, hala nola asteburuko “La Sexta Noticias” saioko aurkezle moduan eta Atresmediako beste programa batzuetan, esaterako “Sexto Sentido” edo “No me digas que no te gusta el fútbol” saioetan. Desplegando velas liburuaren egilea da, eta hainbat sari ditu, Ondas sari bat barne.

 

`Enbaxadore´ guztiei aitorpena egitea

Antonio Pagudo (Baza, Granada, 1977) oso ezaguna da Javier Maroto moduan “La que se avecina” serie arrakastatsuan egindako lanagatik, baina ibilbide profesional luzea du, bereziki antzerkian, eta Yllana konpainiaren parte da. Canal Sur-eko “Arrayan”, TVEko “Cuéntame cómo pasó” eta Antena 3-eko “Benidorm” telesailetan lan egin du, bai eta pelikula batzuetan ere. Berrienak: “Por los pelos”, “Héroes de barrio”, “Mamá no enredes” eta “Mañana es hoy”.

2018az geroztik ohorezko titulu hori jaso duten profesional guztiei aitorpena eginez hasi da ekitaldia, FesTVal, Gasteiz eta Araba ezagutarazten laguntzeagatik. Bertan izan dira Jesús Álvarez eta Jon Sistiaga kazetariak, beste askoren ordezkari gisa, hala nola Matías Prats, María Escario, Alberto Chicote, Roberto Brasero, Mamen Mendizabal, Helena Resano, Sandra Golpe, Sandra Sabatés, Manu Sánchez eta Diego Losada.

Bideo batean, Fitur azokaren aurreko edizioetan “enbaxadoreek” izandako unerik hunkigarrienak jaso dira. Maider Etxebarria alkateordeak eta Cristina González foru diputatuak eskerrak eman dizkiete guztiei, eta Gasteizera eta Arabara itzultzeko gonbita egin diete. “Hiriko eta lurraldeko ateak beti zabalik egongo dira zuentzat. Zuen zain gaude.”

Ekitaldian Gorka Aginagalde aktore eta umoristak ere parte hartu du, turismoari eta bidaiei buruzko monologo dibertigarri batekin.

`Enbaxadoreak´ proiektua Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta FesTVal jaialdiaren arteko lankidetzaren emaitza da, Arabako hiriburuak eta lurraldeak lehen mailako helmuga turistiko moduan duten lekua indartzeko, telebista jaialdiaren kanpo proiekzioa aprobetxatuz eta ikus-entzunezkoen sektoreko bertoko zein nazioko profesional ezagunen gomendioak baliatuz.

Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

MEDIASET ESPAÑA GASTEIZKO FESTARA ITZULI DA

Mediaset España aurten itzuliko da Gasteizko Telebista Jaialdira (FesTVal), eta irailaren 4tik 9ra ospatuko du hamabosgarren urteurrena. Konpainia lehiaketara itzuliko da, eta bere hastapenetan parte hartu zuen, 2009an sortzea babestuz eta 2014ra arteko edukiak ekarriz. FesTValek ongietorria emango dio berriro Mediaset Españari, eta datorren denboraldirako apustu nagusietako batzuk aurkeztuko ditu, lehiaketaren programazioaren barruan. Apustu horien

Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo, Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak

 “Antena 3 Noticias” saioko Vicente Vallés aurkezlea, Cristina Villanueva “La Sexta Noticias” albistegietako gidaria eta Antonio Pagudo aktorea dira Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak. Kazetariek eta aktoreak ilusioz eta harrotasunez hartu dute gaur izendapen hori, eta balioa eman diete hiriburuaren eta lurraldearen baliabide naturalei, gastronomikoei eta ondare baliabideei. `Enbaxadore´ berriak hiriburuarekin lotuta daude, Gasteizko

‘HISTORIAS PARA NO DORMIR’ BIGARREN DENBORALDIA

Gasteizko FesTVal jaialdiaren XIV. edizioak Historias para no dormir bigarren denboraldiarekin itxi ditu bere aurkezpenak. 60ko hamarkadako Ibañez Serradorren beldurrezko telesail mitikoaren reboota FesTVal 2022ra iritsi da Nacho Vigalondo (zuzendaria), Salvador Calvo (zuzendaria), Mina El-Hammani (aktorea), Tomas Silberman (VIS), Alejandro Ibáñez (Prointel) eta Víctor Garcíaren (Ikus-entzunezko uhartea) eskutik. Telesail ezaguna Prime Videon estreinatuko da laster,

TELEMADRIDEK PROGRAMAZIO BERRIA AURKEZTUKO DU GASTEIZEN

PACO RONCERO, SILVIA JATO, LORENZO CAPRILE ETA MINERVA PIQUERO, FESTVAL JAIALDIAREN AURKEZPENEAN. Telemadridek Gasteizko FesTValen aurkeztu ditu egungo telebista-denboraldiaren hasierako nobedadeak. Denboraldiko fitxaketa berriak bildu ditu ekitaldiak: Paco Roncero, Silvia Jato, Lorenzo Caprile eta Minerva Piquero. Ramon Camblor ere izan da, kateko Edukien zuzendaria, eta bere esku dagoen programazioko beste gune batzuei buruz hitz egin