ABISUA ETA LEGEZKO OHARRA

LEGE OHARRA

Lege ohar honek (aurrerantzean “Lege Ohar”) www.festval.tv interneteko atariaren (aurrerantzean “webgune”) zerbitzuaren erabilera arautzen du, FILA 2 KULTURA ELKARTEARENA, egoitza soziala WELLINTON DUKEA kaleko 20. zenbakiko 3. solairuan duena, Gasteizen (01010, ARABA), G01283654 IFK zenbakiarekin.

LEGERIA

Oro har, FILA 2 KULTURA ELKARTEAREN eta webgunean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeria eta jurisdikzioaren baitakoak dira.

Aldeek muzin egiten diote berariaz egokitu ahal zaien foruari eta GASTEIZKO Epaitegi eta Auzitegien baitan geratzen dira kontratuzko baldintza hauek interpretatu edo egikaritzean sor daitekeen edozein desadostasuna ebazteko.

EDUKIA ETA ERABILERA

Erabiltzailea informatuta geratzen da eta webgune honetara sartzeak FILA 2 KULTURA ELKARTEAREKIN harreman komertzialik ez duela, inondik ere, suposatzen onartzen du.

Webgunearen titularra ez da identifikatzen haren kolaboratzaileek bertan emandako iritziekin. Enpresak, aldez aurretik ohartarazi gabe, bere webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du. Hala, bertan ematen diren eduki eta zerbitzuak nahiz bere zerbitzarietan horiek aurkeztu edo lokalizatuta agertzeko modua aldatu, ezabatu edo gainera ditzake.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Web-orrialdearen edukiaren, bertako diseinu grafikoaren eta kodearen jabetza intelektualeko eskubideak FILA 2 KULTURA ELKARTEAREN titulartasunekoak dira eta, horrenbestez, debekaturik geratzen da horiek erreproduzitu, banatu, publikoki hedatu, eraldatu edo web-orrietako edukiekin egin daitekeen beste ezein jarduera burutzea, nahiz eta iturriak aipatu, baldin eta FILA 2 KULTURA ELKARTEAK idatzizko baimena ematen ez badu. Web-orrialdeetan Enpresarenak diren izen komertzial, marka edo edozein eduki motako ikur bereizgarri guztiak haien jabearenak dira eta legeak babestuta daude.

ESTEKAK (LINKAK)

FILA 2 KULTURA ELKARTEAREN web-orrialdeetan esteken (linken) presentziak informazioa emateko helburua baino ez du, eta ez, inolaz ere, suposatzen horien gaineko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa.

KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA

2016ko apirilaren 27ko DBEO erregelamenduan aurreikusitakoaren ondorioetarako, FILA 2 KULTURA ELKARTEAK jakinarazten dio Erabiltzaileari FILA 2 KULTURA ELKARTEAK sortutako eta berak, bere erantzukizunpean, erabiltzeko datu pertsonalen tratamendu automatizatu bat dagoela, Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatze aldera, informazio zereginak burutzeko ere izanik. Baldintza orokor hauek onartzen diren unean, FILA 2 KULTURA ELKARTEAK Erabiltzaileari bere zerbitzuak eman ahal izateko ezinbestekoak dituen datuak jasotzea eskatuko dio.

FITXATEGI ETA INPRIMAKIEN ERREGISTROA

Erregistratzeko inprimakia betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuetara sartu eta horiek erabiltzeko. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuak babesteko politika hau ez onartzeak datu pertsonalak eskatzen dituen edozein sustapenetan izen eman, erregistratu edo parte hartzea ezinezkoa izatea dakar.

2016ko apirilaren 27ko DBEO erregelamenduan aurreikusitakoari so, jakinarazten dizugu Erabiltzaile modura erregistratu izanaren ondorioz eskuratzen diren zure datu pertsonalak FILA 2 KULTURA ELKARTEAREN (G01283654 I.F.K. zenbakia duena eta helbidea GASTEIZKO WELLINTON DUKEA KALEKO 20. zenbakiko 3. solairuan duena, 01010, ARAB), titulartasuneko fitxategi batera gaineratuko direla, ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak txertatuta izanik.

HELARAZITAKO DATUEN ZEHAZTASUN ETA EGIAZKOTASUNA

Erabiltzailea da gaineratutako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren arduradun bakarra, FILA 2 KULTURA ELKARTEA horri dagokion edozein erantzukizunetik salbuetsita geratzen delarik. Erabiltzaileek, edozein kasutan, helarazitako datu pertsonalen zehaztasun, indarraldi eta egiazkotasuna bermatzen dute eta horren gainean erantzuten dute, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak erregistroa edo izen ematea egiteko inprimakian informazio oso eta zuzena ematea onartzen du. FILA 2 KULTURA ELKARTEA ez da berezkoak ez diren informazioen eta beste iturri bat adierazita dutenen egiazkotasunaren gaineko erantzule. Beraz, informazio hori erabiltzean sor daitezkeen balizko kalteen gainean ez du, ezta ere, inolako erantzukizunik beregan hartzen. FILA 2 KULTURA ELKARTEAK bere web-orrialdeetan barneratzen den informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du eta, are, informazio horretarako sarbidea mugatu edo galarazi dezake. FILA 2 KULTURA ELKARTEA salbuetsita geratzen da FILA 2 KULTURA ELKARTEAK helarazitako informazioak akatsak, gabeziak edo ez aipatzeak egotearen ondorioz Erabiltzaileak izan dezakeen edozein kalte edo galeraren aurrean, betiere, FILA 2 KULTURA ELKARTEARENAK ez diren iturrietatik hartu bada informazio hori.

COOKIEAK

www.festval.tv webguneak ez du cookierik erabiltzen, informazio-fitxategi fisiko horiek erabiltzailearen terminalean bertan gordetzen direla eta erabiltzaileak atarian nabigatu ahal izateko erabiltzen direla ulertzen delarik. Edozein modutan, erabiltzaileak fitxategi horiek instalatzea eragozteko moduan konfigura dezake nabigatzailea.

HELBURUAK

FILA 2 KULTURA ELKARTEAREN helburuak Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, informazioarekin lotutako zereginez gain.

ADIN TXIKIKOAK

Gure zerbitzuetakoren bat zehazki adin txikikoei zuzendua baldin bada, FILA 2 KULTURA ELKARTEAK guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo, hala badagokio, datuak modu automatizatuan tratatzeko.

DATUAK HIRUGARRENEI LAGATZEA

FILA 2 KULTURA ELKARTEAK ez dio daturik lagatzen hirugarren erabiltzaile bati.

DATUAK ESKURATU, ZUZENDU, EZEZTATU ETA AURKATZEKO ESKUBIDEAK ERABILTZEA

Bere komunikazioak igortzeko eta datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu, mugatu, eraman eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko www.festval.tv Interneteko helbidera zuzendu beharko da edo, bestela, posta arrunta balia dezake, FILA 2 KULTURA ELKARTEA, DBEO erreferentzia, WELLINTON DUKEA KALEA 20, 3., GASTEIZ, 01010, ARABA adierazita. Eskubide horiek erabili ahal izateko ezinbestekoa da FILA 2 KULTURA ELKARTEAREN aurrean zure izaera egiazta dezazula. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia igorri beharko duzu edo Zuzenbidez baliozkoa den beste edozein bide erabil dezakezu. Edozein kasutan, erregistroko zure datuak webgunean bertan egin aldatu edo zuzen ditzakezu, aldez aurretik, erabiltzailea eta pasahitza adierazita zure burua identifikatuz.

SEGURTASUN-NEURRIAK

FILA 2 KULTURA ELKARTEAK Datu Pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun-mailak baliatu ditu, eta FILA 2 KULTURA ELKARTEARI helarazitako Datu Pertsonalak galdu, oker erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu edo lapurtzea ekiditeko bere eskura dituen bestelako bitarteko eta neurri teknikoak instalatzeko eginahala egiten du, eta ez da erantzule izango interferentzia, ez aipatze, etete, informatika-birus, telefonoko matxura edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izandako deskonexioetatik erator daitezkeen balizko kalte eta galeren gainean, baldin eta horiek FILA 2 KULTURA ELKARTEAZ aparteko arrazoien ondorioz sortuak izan badira; era berean, ez du erantzukizunik izango telefono-lineatan akatsak edo gainkargak egoteagatik edo Datuak Prozesatzeko Zentroan, Internet sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan gainkargak egoteagatik sistema elektroniko honen erabileran izandako atzerapen edo blokeatzeen gainean ere, eta FILA 2 KULTURA ELKARTEAREN kontroletik kanpo legez kanpoko sarrerak eginez hirugarren pertsonek eragindako kalteen gainean eren. Hala eta guztiz ere, Erabiltzaileak ezagun izan behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla zeharkaezinak.

ONARPENA ETA BAIMENA EMATEA

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteko baldintzen inguruko informazioa jaso duela, FILA 2 KULTURA ELKARTEAREN aldetik datu horiek modu automatizatuan tratatzea onartu eta baimenduz, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuekin. Atarian ematen diren Zerbitzu zenbaitek baldintzak partikularrak izan ditzakete, Datu Pertsonalen babesari dagokionez eduki espezifiko batzuekin.