Guri buruz

FESTVAL JAIALDIAREN HISTORIA

Proiektu itzelak ez dira aurrekontu handietatik sortzen, baizik eta ilusio erraldoietatik. Soilik horrela azpira daitezke inguruneak eta gure barnealdeak berak sorrarazten dizkiguten beldurrak.

FesTVal 2009. urtean hasi zen martxan, Joseba Fiestrasek gidatutako kazetari ugariren ekimen modura.

Guztiek ezagutzen zuten sakontasunez zinematografia-jaialdien formatua. Baina zinemarekiko irrika zutela egia bada ere, telebistarako irrika ez zen txikiagoa. Beren buru nekagaitzak etengabe zeuden gai batekin tematuta: Eta telebista jaialdi bat egingo bagenu? Ba al dago Hollywood estilo betean alfonbra bat ageri duen halako jaialdiren bat, non zale, kate eta ekoizpen-etxeak elkartzen dira, guztiak batera?

Ez, ez zegoen halakorik. Jaialdiak ez zeuden ikusleari begira, eta ezinezkoa zen telebistak audientziaren gainean zer-nolako inpaktua zuen ikustea. Bazeuden estatistikak noski, baina ez ziren irudietan ematen, oihu hunkigarrietan, irrietan, selfietan.

Hain zuzen, entrega eta esker ona agertzen zuen jendarteak eraginda sektoreko profesionalek ekimen horretako parte izan nahi zuten.
Gasteizko Udalaren babesa izan zuten eta formatuaren originaltasuna funtsezkoa izan zen kate eta ekoizpen-etxeen aldetik apustua egin zezaten: jaialdi honek guztiei egiten zien onura.

Kontaktuetara jo zuten eta haiengandik jasotako babesa gakoa izan zen zirrikituak ixten joateko. Gauzak nahi bezala ateratzen ari ziren, baina azken puntua falta zen: jaialdi entzutetsu orok prestigiozko sari batzuk eman behar ditu.

Telebistarekin sinesten duten eta hura pasioz bizitzen dakiten haien emaitza da

Joan Ramon Mainaten izenak, urte batzuk atzera zendu zena eta, beste formatu batzuen artean, Cr贸nicas marcianas, Lluvia de estrellas eta Operaci贸n Triunfo sortu zituena, telebistan agertzea merezi zuen, betiereko. Hala erabaki zuten FesTVal jaialditik.

Horregatik, Bartzelonara joan ziren, Josep Maria Mainat anaiari ideia aurkeztera.
Mainat familiak atseginez onartu zuen proposamena eta prestigiozko sariketak sortu ziren.
Kateek ere beren eginahal handienak egin zituzten, programazioan zuten onena eskainiz eta, hortik aurrera, FesTVal jaialdiak bere ibilbidea hasi zuen, hazi eta sendotzen.

Gaur egun errealitatea da, ekoizpen-etxe, kate, telebistako profesional eta ikusleentzat hitzordu ukaezina. Guztiek egon nahi dute bertan. Sektorerako erreferente bilakatu da.

Haren arrakastarako sekretu bat balego (lan gogorra eta ilusioa alde batera utzita), sinplea izango litzateke: pertsonengan pentsatuz egin zen. FesTVal telebistarekin sinesten duten eta hura pasioz bizitzen dakiten haien emaitza da.