A la última:

‘IRABAZI ARTE!’, TELEBISTAKO CIMA-FESTVAL BERDINTASUN SARIA 2022

  • ‘Emakumea, zuk ez duzu ezer’ (‘Dona, vosté no té res’) dokumentalak (produkzio eragilea Anna Marqués eta Silvia Pairó –TVC-, eta zuzendaritza, gidoia eta errealizazioa Eva Martínez) puntako orduan Kataluniako TV3 kateko ‘Sense Ficció’ tartean emititua, Ohorezko Aipamena jaso du.

Gasteiz, 2022ko uztailak 27.

Julene Aranburu eta Maite Duquek sortutako eta EITB Mediarako Pausokak euskaraz ekoitzitako ‘Irabazi Arte!’, fikzioko serieak (Itziar Zeberio produkzio eragile modura) TELEBISTAKO CIMA-FESTVAL BERDINTASUN SARIA 2022 eskuratu du, jaialdiaren Amaierako Galan emango dena irailaren 10ean, larunbatez.

Epaia eman zuen epaimahaia, CIMA elkarteko (EMAKUME ZINEGILEEN ETA IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEEN ELKARTEA) ISABEL RAVENTÓS presidenteordea buru zela, hauek osatu zuten: JOSEBA FIESTRAS, FesTVal jaialdiaren zuzendaria; MAITE ITURBE, Miramon Ekoizpen Zentroko zuzendaria; JAVIER MARTÍN DOMÍNGUEZ, Prentsako Nazioarteko Klubeko presidentea, kazetaria eta zinema eta telebistako zuzendaria; ALEXA PORTILLO, hezkuntza delegatua CIMA elkartean eta ‘MasterChef’, ‘Endemol Shine’ telesaioetako produkzioko kide eragilea; MAYTE CARRASCO, kazetaria, CEO, ‘The Big Story Films’ eta ACM (Mujeres Contamos el Mundo) elkarteko koordinatzaile orokorra; eta PILAR SERRANO, Zeppelin TV/Banijay Iberiako komunikazio arloko zuzendaria.

Epaimahaiak nabarmendu duenez, ‘IRAZABI ARTE!’ emakumeen ahalduntzea eta emakumeen arteko elkartasuna sustatzen dituen gazteentzako serie bat da. Gainera, ikus-entzule gazteak erakartzeko, transmedia garapen interesgarri bat hedatzen du Instagram, Irabaz Arteko webgunea, ‘Irazabi Arte PODKAST’ podkastak eta Irazabi Arte EITB aplikazioaren bidezko komika eta, laster, bigarren denboraldian, Tik Tok, erabiliz. Bestalde, epaimahaiak azpimarratu nahi du EITB fikzioan ez ezik beste genero batzuetan emakumea sustatzeko egiten ari den lana, esate baterako, entretenimenduan eta dokumentalean, emakumeen emanaldiak eta kirola bultzatzeko apustu irmoarekin batera. EITB-ren programazioak berdintasuna bultzatzen eta aurrerapausoak ematen laguntzen du.

‘‘EMAKUMEA, ZUK EZ DUZU EZER’ (‘Dona, vosté no té res’)

Bestalde, epaimahaiak ‘EMAKUMEA, ZUK EZ DUZU EZER’ (‘Dona, vosté no té res’) dokumentala nabarmendu du, Medikuntzan generoaren zantzuak jorratzeko originaltasuna eta ausardiagatik, bereziki obstretizian, buruko osasunean eta bihotz-hodietako osasunean ematen den indarkeriarekin. Era berean, TVE Cat kateak ‘Sense Ficció’ tartearen bidez, puntako orduan berdintasunari buruzko eztabaida bultzatzeko apustu irmoa azpimarratu du.




BERDINTASUN CIMA FESTVAL SARIAK berdintasunari begira ekarpen handiena egiten duen telesaio batean egindako lana aitortzen du. Emakumeak telebistan duen presentzia nabarmentzen duen lehendabiziko saria berdintasun handiagoko gizarte bat lortzeko emakumea ez diskriminatzearen garrantzia ondoen erakutsi duen edukiari ematen zaio.

HISSARIEN HISTORIA

-‘MUJER TENÍAS QUE SER’ ‘El Intermedio’ telesaiokoa, Carmen Aguilerak zuzendua eta Sandra Sabatések aurkeztua, La Sexta.
‘LES DE L’HOQUEI’, Ona Anglada, Laura Azemar, Natalia Boadas, Marta Vivet eta Marta Grauk sortua. Unibertsitateko proiektu modura sortu ondotik, Kataluniako TV3 katean eta Netflixen telesaio arrakastatsu bilakatu zen.
-‘SKAM’ 3. DENBORALDIA Zeppelin TV eta Movistar+ etxeen eskutik Espainian ekoitzitako bertsioan. ‘PIONERAS’ dokumental-saioa, Movistar+ eta Zeppelin (Banijay Iberia) etxeek ekoitzia.

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,