A la última:

Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo, Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak

 “Antena 3 Noticias” saioko Vicente Vallés aurkezlea, Cristina Villanueva “La Sexta Noticias” albistegietako gidaria eta Antonio Pagudo aktorea dira Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak. Kazetariek eta aktoreak ilusioz eta harrotasunez hartu dute gaur izendapen hori, eta balioa eman diete hiriburuaren eta lurraldearen baliabide naturalei, gastronomikoei eta ondare baliabideei.

`Enbaxadore´ berriak hiriburuarekin lotuta daude, Gasteizko Telebista Jaialdian (FesTVal) parte hartu dutelako, gonbidatu gisa, ikus entzunezko ekoizpenen aurkezle gisa edo saritu moduan.

Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak enbaxadore berrien izenak eman dituzte jakitera gaur eguerdian, Nazioarteko Turismo Azokako (FITUR) Euskadiren erakustokian egindako ekitaldian. Ekitaldi horretan, Maider Etxebarria Ekonomia Sustapen eta Turismo zinegotziak eta Cristina González bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak parte hartu dute.

Maider Etxebarriak eta Cristina Gonzálezek Gasteiz eta Araba sustatzeko eta ezagutzera emateko FesTVal jaialdiak egiten duen lan garrantzitsua nabarmendu dute Joseba Fiestras jaialdiaren zuzendariak gidatutako ekitaldian. “Gure sustapen estrategiaren helburua gure natura, ondare historikoa eta gastronomia ezagutaraztea da, eta helburu hori errazagoa da Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo profesional ospetsu eta ezagunekin” adierazi dute.

‘Enbaxadore’ berriak albistegietan eta telebistako serieetan ibilbide arrakastatsua duten profesional ezagunak dira. Gaur egun, Vicente Vallések (Madril, 1963) “Antena 3 Noticias 2” albistegia arrakastaz gidatzen eta aurkezten du, eta karrera luzea egin du Cadena Ser, RTVE, Telemadrid eta Telecinco irrati-telebistako informazio zerbitzuetan. Bi liburu idatzi ditu Trump y la caída del imperio Clinton eta El rastro de los rusos muertos, eta sari ugari jaso ditu egindako lanagatik.

Cristina Villanuevak (Tiana, Bartzelona, 1976) RTVEko Teledeporten lortu zuen bere lehen lana 1997an, munduko igeriketa txapelketaren berri emateko, baina bere bizitza profesionalaren zatirik handiena informazio programetan eman du, hala nola asteburuko “La Sexta Noticias” saioko aurkezle moduan eta Atresmediako beste programa batzuetan, esaterako “Sexto Sentido” edo “No me digas que no te gusta el fútbol” saioetan. Desplegando velas liburuaren egilea da, eta hainbat sari ditu, Ondas sari bat barne.

 

`Enbaxadore´ guztiei aitorpena egitea

Antonio Pagudo (Baza, Granada, 1977) oso ezaguna da Javier Maroto moduan “La que se avecina” serie arrakastatsuan egindako lanagatik, baina ibilbide profesional luzea du, bereziki antzerkian, eta Yllana konpainiaren parte da. Canal Sur-eko “Arrayan”, TVEko “Cuéntame cómo pasó” eta Antena 3-eko “Benidorm” telesailetan lan egin du, bai eta pelikula batzuetan ere. Berrienak: “Por los pelos”, “Héroes de barrio”, “Mamá no enredes” eta “Mañana es hoy”.

2018az geroztik ohorezko titulu hori jaso duten profesional guztiei aitorpena eginez hasi da ekitaldia, FesTVal, Gasteiz eta Araba ezagutarazten laguntzeagatik. Bertan izan dira Jesús Álvarez eta Jon Sistiaga kazetariak, beste askoren ordezkari gisa, hala nola Matías Prats, María Escario, Alberto Chicote, Roberto Brasero, Mamen Mendizabal, Helena Resano, Sandra Golpe, Sandra Sabatés, Manu Sánchez eta Diego Losada.

Bideo batean, Fitur azokaren aurreko edizioetan “enbaxadoreek” izandako unerik hunkigarrienak jaso dira. Maider Etxebarria alkateordeak eta Cristina González foru diputatuak eskerrak eman dizkiete guztiei, eta Gasteizera eta Arabara itzultzeko gonbita egin diete. “Hiriko eta lurraldeko ateak beti zabalik egongo dira zuentzat. Zuen zain gaude.”

Ekitaldian Gorka Aginagalde aktore eta umoristak ere parte hartu du, turismoari eta bidaiei buruzko monologo dibertigarri batekin.

`Enbaxadoreak´ proiektua Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta FesTVal jaialdiaren arteko lankidetzaren emaitza da, Arabako hiriburuak eta lurraldeak lehen mailako helmuga turistiko moduan duten lekua indartzeko, telebista jaialdiaren kanpo proiekzioa aprobetxatuz eta ikus-entzunezkoen sektoreko bertoko zein nazioko profesional ezagunen gomendioak baliatuz.

Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo

Comparte:

Facebook
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,