A la última:

TELEBISTAKO CIMA-FESTVAL SARIA

FESTVAL (GASTEIZEKO TELEBISTA JAIALDIA) JAIALDIAK ETA CIMA (EMAKUME ZINEGILEEN ETA IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEEN ELKARTEA) ELKARTEAK Berdintasun Sariaren 5. edizioa deitu dute, EMAKUMEA EZ DISKRIMINATZEAREN GARRANTZIA ETA berdintasuna oinarri izango duen bidezko gizarte bat lortzeko EMAKUMEEN AURRERAPENA bultzatuko duten telebistako edukiak nabarmentzeko.

  • Obrak 2021eko uda eta 2022ko udaberria bitarteko denboraldian emititua izan beharko du.
  • Hautagaiek fikziozko obrak, ez fikziozkoak, animazioak, entretenimendu-programak eta informazio-saioak barneratu ahalko dituzte, betiere, Estatu edota eskualde mailan jarduten duen edozein telebista edota plataformako parrillan kokatzen bada.
  • Hautagaitzen aurkezpena doakoa izango da eta saria telebistan prestigio eta ibilbide aitortua duen epaimahai paritario batek emango du.
  • Hautagaitzak aurkezteko epea irekita izango da 2021eko maiatzaren 20tik ekainaren 30era bitartean.
  • Dokumentazioa CIMA elkartearen helbide elektronikora igorri beharko da:  cima@cimamujerescineastas.es   «GASTEIZKO CIMA-TV-FESTVAL JAIALDIKO SARIRAKO HAUTAGAITZA» adierazita.
  • Sari honetarako araudia eskuragarri dago CIMA elkartearen webgunean:  www.cimamujerescineastas.es  eta baita FESTVAL jaialdiaren webgunean ere: www.festval.tv

Informazio gehiagorako: www.cimamujerescineastas.es
CIMA prentsa: Begoña Piña / 610 06 07 15 / begonap@telefonica.net

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,