A la última:

Movistar taldeak Lola eta Todos mienten ekoizpen berriak aurkezten ditu FesTValen

Ikus-entzunezko ekoizpen hauek Gasteizko Telebista Jaialdian emango dira ezagutzera

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 24a

Movistar+ beste urtebetez fidatuko da FesTVal (Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiarekin, datorren denboraldiari begira dituen nobedade batzuk aurkezteko.
FesTVal abuztuaren 31 arteartean hasiko da ofizialki. Egun horretan bertan aurkeztuko da ‘Lola’, Movistar+ taldearen dokumental originala, 100 Balasekin (The Mediapro Studio) elkarlanean, Lola Floresen bizitza eta artea berrikusten duen proiektua, bere ibilbideko une nagusien eta esaldi ahaztezinen bitartez.
Lolita eta Rosario Flores alabek eta Carmen Flores ahizpak parte hartzen dute dokumental sail honetan.


Astearte horretan bertan egingo dute aurrestreinaldia publiko eta banatzaileekin, Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregian, eta bertan izango dira Israel del Santo, ‘Lola’ zuzendaria, Lolita Flores, Rosario Flores eta Jorge Ortiz de Landázuri, ekoizpen exekutiboa Movistar+ eta Alejandro Flórez, ekoizpen exekutiboa 100 Balas (The Mediapro Studio).


Ostegunean, irailaren 2an, Movistar+ taldearen ‘Todos mienten’FesTVal aretoan izango da. Urbanizazio esklusibo batean bizi den irakasle baten istorioa kontatzen du telesailak, eta bere familiak eta lagunek gaitzetsi egin dute ikasle batekin harremana izan duela jakin ostean. Gauzak are gehiago korapilatzen dira biztanle baten gorpua agertzen denean. Ba al du zerikusirik heriotza honek irakaslearen eta ikaslearen bideo sexualarekin?
‘Todos mienten’ thriller bizkorra eta adiktiboa da, aurreikus ezin daitezkeen ondorioak dituen gizarte epaiketa batean datzan harreman eztabaidagarri bati buruzkoa. Movistar+ jatorrizko telesaila Pau Freixasek sortu eta zuzendu du, eta Irene Arcos, Lucas Nabor, Natalia Verbeke, Miren Ibarguren, Leonardo Sbaraglia, Juan Diego Botto eta Ernesto Alterio ditu protagonista, Eva Santolaria, Amaia Salamanca, Jorge Bosch, Carmen Arrufat eta Berta Castañérekin batera.


FesTValen telesailaren lehen bi atalak proiektatuko dira.

Ostiralean, irailak 3, ‘B.S.O’ Movistar+ ekoiztetxeak Estudio Caribe-rekin batera eskainiko duen jatorrizko produkzioko elkarrizketa saioaren txanda izango da. Bertan, Emilio Aragonek musikari gisa duen bokazioa eta bere ezagutza artistikoa erakutziko ditu, inoiz ez bezalako telebista ikuskizun bat sortzeko. Emilio Aragon prest dago gonbidatu berriei harrera egiteko ‘B.S.O’ telesaian, eta gau paregabea oparitzeko, zuzeneko musika emanaldirik onenekin, emozioarekin, nostalgiarekin eta sorpresa askorekin.


Emilio Aragon FesTValera itzuliko da, 2018an Joan Ramon Mainat Saria jaso eta gero.

Comparte:

Facebook
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,