A la última:

Irailaren 19an estreinatuko du ETBk “Baserria” saioaren denboraldi berria

  • Klaudio Landak aurkeztuta, igandetan izango dugu ikusgai baserritar eta kaletar bikoteen arteko lehiaketa; eta asteartero, aurtengo nobedade gisa, eztabaida saioa platotik zuzenean.
  • Realityaren bigarren edizio honetan 24 izango dira lehiakideak, 12 kaletar eta 12 baserritar, sei bikoteko bi taldetan.
  • “Baserria Chatbot” joko interaktiboa izango du aurtengo edizioak, eta “Baserria” app berria ere estreinatu du EITBk.

Irailaren 19an estreinatuko da ETBn “Baserria” realityaren 2. denboraldia. Lehen edizioko arrakastaren ostean, Klaudio Landak gidatutako saioa berriz ere izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, oraingoan, gainera, eskaintza bikoitzarekin. Batetik lehiaketaren atal bat igandetan; eta bestetik, eztabaida saioa astearte gauetan, zuzenean, aurreko igandean ikusitako bizipenak aztertzeko. Horretarako, hainbat gonbidatu izango dituzte, astero, Klaudioren platoan.

Asteazken honetan, irailak 1, egin da “Baserria” saioaren denboraldi berriaren aurkezpena, Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren barruan. Europa Jauregian izan da ekitaldia eta bertan izan dira Unai Iparragirre ETBko zuzendaria, Klaudio Landa saioaren aurkezlea eta programaren bi aditu berriak: Amalur Arbelaitz eta Ion Areitio.

Saioaren izaerarekin bat eginez, lasto-proba ikusgarria egin du EITBk bertan, baserriaren arima hirira ekarrita. Lasto-fardoak eta nekazal makinaria deigarria erabili dituzte, publikoaren laguntzarekin realityaren lehen proba hirian bertan berregiteko.

Goizeko aurkezpenaren ondoren, FesTVal jaialdian ere, saioaren aurrestreinaldia egingo da 19:00etan, Europa Jauregiko María de Maeztu auditorioan. Denboraldi honetako lehen atala ikusteko aukera izango da bertan.

24 lehiakide, 6000 euroko sariaren bila

Bigarren edizio honetarako 400 pertsona baino gehiago aurkeztu ziren castingetara, eta horietatik 24 izan dira hautatuak oraingo denboraldi honetan lehiatzeko. Beraz, 24 izango dira oraingoan lehiakideak guztira, 12 kaletar eta 12 baserritar, sei bikoteko bi taldetan banatuta: Goienetxeatarrak eta Bengoetxeatarrak. Lehiaketaren egitura, baina, ez da aldatuko: kaletar batez eta baserritar batez osatutako hamabi bikote horiek elkarrekin biziko dira benetako baserri batean, Gautegiz Arteagako Baratze baserrian, landa eremuko egunerokotasun gogorrari aurre eginez. Ohi bezala, taldekako eta bikotekako frogei aurre egin beharko diete, betiere baserri eta landa eremuko lanak oinarri. Saio bakoitzean, beraz, auzolan froga izango dute, taldeka; eta desafioa (bi bikote elkarren kontra). Kaleratuko den bikotea zein den erabakiko da desafio horretan.

Mundu ezberdinetatik etorriak izan arren, baserritarraren jakintza eta trebetasuna bezain garrantzitsua izango da kaletarraren ikasteko gogoa, eta biak ondoen uztartzen dituen bikotea izango da 6000 euroko sariaren irabazlea. Ikus-entzuleek, gainera, denboraldiko bikote onena hautatzeko aukera izango dute aurten ere.

Aditu berriak

Klaudio Landaren ondoan bi aditu berri izango ditugu lehiakideei aholkuak eman, arauak gogorarazteko eta epaile lanetan: Amalur Arbelaitz, lehen edizioko parte hartzaile eta ikusleentzat baserritar onena izan zena; eta Ion Areitio, Hondarribiko baserritar eta abeltzain gaztea.

“Baserria Chatbot” joko interaktiboa eta saioaren app berria

Aurten, berrikuntza bezala, “Baserria Chatbot”a izango dugu, programaren jarraitzaileek Facebook eta Instagramen jokatu ahal izango duten joko digital interaktiboa. Joko digital honi esker, programaren zaleak “Baserria” saioaren unibertsoan murgildu ahal izango dira programaren partaide birtual bezala, eta puntu gehien lortzen duten jarraitzaileek programarekin eta baserriaren munduarekin lotutako sariak irabazi ahal izango dituzte.

Gainera, denboraldi honetan “Baserria” saioaren app berezia izango dugu eskura eta, bertan, bideoak, lehiakideen txokoa, lehiaketak, inkestak? izango dira ikusgai. Aurkezpenaren egunarekin bat eginez, irailaren 1ean bertan jarri da app berria martxaneduki esklusibo batekin gainera: denboraldi berriko lehen 12 lehiakideen izenak. Hauek dira lehen 12 lehiakide horiek: Ainhize Azpiazu, Camilo Astiz, Eneko Elexpuru, Lucía Garmendia, Markel Goikolea Goiko eta Naiara Carreto kaletarrak; eta Aitziber Martiarena, Edurne Arribillaga, Haritz Orcaray Petatu, Jokin Urretabizkaia, Miren Aranberri eta Zigor Egaña baserritarrak. Horien guztien inguruko informazioa jada eskuragarri dago “Baserria” saioaren app berrian. Programaren estreinaldia iritsi ahala, beste 12 lehiakideak ere emango dira ezagutzera app berri horretan, irailaren 19a baino lehen. “Baserria” app berria eskuragarri dago Play Store-n eta Apple Store-n.

Orain arte bezala, saioak webgune propioa izango du eitb.eus-en: eitb.eus/baserria. Bertan saioaren inguruko informazio guztia izango da eskuragai: albisteak, bideoak, argazkiak, atalak osorik? Gainera, saioaren atal guztiak ikusgai izango dira, noiznahi eta nonahi, EITB Nahieran plataforman. EITBren YouTube kanalean ere “Baserria” saioaren edukiak argitaratuko dira, tartean asteartetako eztabaida programak.

Sare sozialei dagokionez, presentzia are handiagoa izango du saioaren 2. denboraldi honek. Facebooken (facebook.com/baserriaeitb) eta Twitterren (@baserriaEITB) edukiak partekatuko dira eta, nobedade gisa, Tik Token kontua (tiktok.com/@baserria.eitbofficial) ere izango du programak. Bertan lehiakideek beraiek grabatutako bideoak ikusteko aukera izango da.

Aurten ere, nola ez, lehiakideen arteko challenge edo desafio bereziak ikusiko ditugu saiotik kanpo ere, eta horiek guztiak app berrian egongo dira.

Halaber, debateen aurretik, InstaLive bat egingo da (instagram.com/baserria_eitb kontuan); eta bi Twitch emanaldi ere izango ditu denboraldi honek EITBtwitch kanalean: denboraldi berriko estreinaldian eta final handian.

“Baserria” saioa irratian ere, Gaztearen eskutik

 Joan den denboraldian bezala, Gazteak jarraipen berezia egingo dio realityari, eta astero programako kanporatuak hartuko dituzte “Gu” saioan. Webgune eta sare sozialetan ere lekua izango du, lehiakideen inguruko eduki bereziekin.

Lehen edizio arrakastatsua

2021eko urtarrilean estreinatu zen ETB1en “Baserria” saioaren lehen denboraldia, eta audientziaren babes zabala izan zuen. % 4,7ko audientzia zatia lortu zuen batez beste bere lehen denboraldian, eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 11,9ko audientzia kuotarekin. Bereziki arrakasta handia izan zuen 25 eta 44 urte bitarteko ikusleen artean. Saioak batez beste 120.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Gainera, formatua bere katalogoan sartu du nazioarteko ekoizle eta banatzaile handienetako batek.

Berriz ere Goienetxeatarrak eta Bengoetxeatarrak lehian, “Baserria” saioaren denboraldi berrian. Irailaren 19tik aurrera, astero bi hitzordu ETB1en eta eitb.eus-en: Igandetan realityaren atalak, 22:00etan; eta asteartetan eztabaida, zuzenean, 22:30ean.

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

MEDIASET ESPAÑA GASTEIZKO FESTARA ITZULI DA

Mediaset España aurten itzuliko da Gasteizko Telebista Jaialdira (FesTVal), eta irailaren 4tik 9ra ospatuko du hamabosgarren urteurrena. Konpainia lehiaketara itzuliko da, eta bere hastapenetan parte hartu zuen, 2009an sortzea babestuz eta 2014ra arteko edukiak ekarriz. FesTValek ongietorria emango dio berriro Mediaset Españari, eta datorren denboraldirako apustu nagusietako batzuk aurkeztuko ditu, lehiaketaren programazioaren barruan. Apustu horien

Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo, Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak

 “Antena 3 Noticias” saioko Vicente Vallés aurkezlea, Cristina Villanueva “La Sexta Noticias” albistegietako gidaria eta Antonio Pagudo aktorea dira Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak. Kazetariek eta aktoreak ilusioz eta harrotasunez hartu dute gaur izendapen hori, eta balioa eman diete hiriburuaren eta lurraldearen baliabide naturalei, gastronomikoei eta ondare baliabideei. `Enbaxadore´ berriak hiriburuarekin lotuta daude, Gasteizko

‘HISTORIAS PARA NO DORMIR’ BIGARREN DENBORALDIA

Gasteizko FesTVal jaialdiaren XIV. edizioak Historias para no dormir bigarren denboraldiarekin itxi ditu bere aurkezpenak. 60ko hamarkadako Ibañez Serradorren beldurrezko telesail mitikoaren reboota FesTVal 2022ra iritsi da Nacho Vigalondo (zuzendaria), Salvador Calvo (zuzendaria), Mina El-Hammani (aktorea), Tomas Silberman (VIS), Alejandro Ibáñez (Prointel) eta Víctor Garcíaren (Ikus-entzunezko uhartea) eskutik. Telesail ezaguna Prime Videon estreinatuko da laster,

TELEMADRIDEK PROGRAMAZIO BERRIA AURKEZTUKO DU GASTEIZEN

PACO RONCERO, SILVIA JATO, LORENZO CAPRILE ETA MINERVA PIQUERO, FESTVAL JAIALDIAREN AURKEZPENEAN. Telemadridek Gasteizko FesTValen aurkeztu ditu egungo telebista-denboraldiaren hasierako nobedadeak. Denboraldiko fitxaketa berriak bildu ditu ekitaldiak: Paco Roncero, Silvia Jato, Lorenzo Caprile eta Minerva Piquero. Ramon Camblor ere izan da, kateko Edukien zuzendaria, eta bere esku dagoen programazioko beste gune batzuei buruz hitz egin