A la última:

FESTVAL 2022 DATAK

FesTVal jaialdiak bere 14. edizioa ospatuko du irailaren 5etik 11ea bitarteko astean.

  • Gasteizko Telebista Jaialdiak kaleko jarduerak eta ohiko alfonbra laranja berreskuratuko ditu, estreinaldien programazio tradizionalarekin, ProFesTVal ekimenarekin edo Amaierako Galarekin batera.
  • Joan den edizioan, 2021ekoan, 12 milioi euro erdietsi ziren hedabideetan.

FesTVal (Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiko hurrengo edizioa, 14. Edizioa, 2022ko irailaren 5etik 11rako astean ospatuko da eta egoitza nabarmenen artean Arabako hiriburuko Europa Kongresuen Jauregia eta Principal Antzokia aipa daitezke.

Telebista Jaialdiaren antolakuntza sariketako edukiak prestatzeko lanean murgildurik dago jadanik, eta ardatz nagusiak telebistako serie eta saioen estrainaldi tradizionalak, ProFesTVal ekimena, (profesionalei zuzendutako ikus-entzunezko eduki eta tailerrekin), telebista-proiektuen aurkezpenak, edo Amaierako Gala tradizionala (bertan emango dira, beste sari batzuen artean FesTVal Sariak, Joan Ramón Mainat saria eta Constantino Romero saria) izango dira.

2022ko ediziorako helburuetako batzuk izango dira, osasun baldintzek ahalbidetzen badute, jendartera irekitako kaleko jarduerak berreskuratzea eta estreinaldi-egunetan eta irailaren 10ean, larunbatez, ospatuko den Amaierako Galan zehar ohiko alfonbra laranja ipintzea.

2020ko edizioan pandemiaren erruz muga asko izan baziren ere, FesTVal jaialdiak oihartzun handia izan zuen hedabideetan, ia 12 milioi eurorekin, eta 2.100 albiste baino gehiagoren erreferentziak egin ziren komunikazio-euskarri ezberdinen artean (telebista, irratia, idatzizko prentsa eta internet), Kantar Mediako ikuskatutako analisiaren arabera.

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,