A la última:

Amaierako galarako sarrerak

FesTVal 2022 jaialdiko Amaierako Galarako sarrerak dagoeneko salgai daude esteka honetan.

FesTVal jaialdiaren 14. Edizioko amaierako gala horretan izango dira Estatu mailan telebistaren munduko pertsona ospetsu nagusiak eta EITB-k, gainera, bere 40. urteurrena ospatuko du audientziarekin eta Principal Antzokira bertaratutako publiko guztiarekin batera.

FesTVal (Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiko 14. edizioa 2022ko irailaren 5etik 11rako astean ospatuko da eta egoitza nabarmenen artean Arabako hiriburuko Europa Kongresuen Jauregia eta Principal Antzokia aipa daitezke.

Amaierako gala irailaren 11n ospatuko da Gasteizko Principal Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Bertan horrenbesteko irrikaz itxaroten den alfonbra laranja izango da prest eta haren gainean FesTVal 2022 jaialdiaren amaiera-ekitaldira urreratuko diren pertsona ospetsu guztiak ikusteko aukera izango da.

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

MEDIASET ESPAÑA GASTEIZKO FESTARA ITZULI DA

Mediaset España aurten itzuliko da Gasteizko Telebista Jaialdira (FesTVal), eta irailaren 4tik 9ra ospatuko du hamabosgarren urteurrena. Konpainia lehiaketara itzuliko da, eta bere hastapenetan parte hartu zuen, 2009an sortzea babestuz eta 2014ra arteko edukiak ekarriz. FesTValek ongietorria emango dio berriro Mediaset Españari, eta datorren denboraldirako apustu nagusietako batzuk aurkeztuko ditu, lehiaketaren programazioaren barruan. Apustu horien

Vicente Vallés, Cristina Villanueva eta Antonio Pagudo, Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak

 “Antena 3 Noticias” saioko Vicente Vallés aurkezlea, Cristina Villanueva “La Sexta Noticias” albistegietako gidaria eta Antonio Pagudo aktorea dira Gasteizko eta Arabako turismo enbaxadore berriak. Kazetariek eta aktoreak ilusioz eta harrotasunez hartu dute gaur izendapen hori, eta balioa eman diete hiriburuaren eta lurraldearen baliabide naturalei, gastronomikoei eta ondare baliabideei. `Enbaxadore´ berriak hiriburuarekin lotuta daude, Gasteizko

‘HISTORIAS PARA NO DORMIR’ BIGARREN DENBORALDIA

Gasteizko FesTVal jaialdiaren XIV. edizioak Historias para no dormir bigarren denboraldiarekin itxi ditu bere aurkezpenak. 60ko hamarkadako Ibañez Serradorren beldurrezko telesail mitikoaren reboota FesTVal 2022ra iritsi da Nacho Vigalondo (zuzendaria), Salvador Calvo (zuzendaria), Mina El-Hammani (aktorea), Tomas Silberman (VIS), Alejandro Ibáñez (Prointel) eta Víctor Garcíaren (Ikus-entzunezko uhartea) eskutik. Telesail ezaguna Prime Videon estreinatuko da laster,

TELEMADRIDEK PROGRAMAZIO BERRIA AURKEZTUKO DU GASTEIZEN

PACO RONCERO, SILVIA JATO, LORENZO CAPRILE ETA MINERVA PIQUERO, FESTVAL JAIALDIAREN AURKEZPENEAN. Telemadridek Gasteizko FesTValen aurkeztu ditu egungo telebista-denboraldiaren hasierako nobedadeak. Denboraldiko fitxaketa berriak bildu ditu ekitaldiak: Paco Roncero, Silvia Jato, Lorenzo Caprile eta Minerva Piquero. Ramon Camblor ere izan da, kateko Edukien zuzendaria, eta bere esku dagoen programazioko beste gune batzuei buruz hitz egin