A la última:

Andreu Buenafuentek diseinatu du FesTVal 2022 jaialdiko kartelaAndreu Buenafuentek diseinatu du FesTVal 2022 jaialdiko kartela

  • Gasteizko Telebista Jaialdiaren 14. edizioa irailaren 5etik 11ra bitartean ospatuko da.
  • 200 pertsona inguru bertaratu dira Madrilen egin den FesTVal jaialdiaren inauguraziora.

FesTVal (Gasteizko Telebista Jaialdia ) jaialdiaren 14. edizioak dagoeneko badu kartel ofiziala Andreu Buenafuentek, Samanté estudioaren bidez egindako diseinuari esker.


Buenafuenteren sorkuntza, Telebista Sari Nazionala 2020, atzo iragarri zen Madrilen, FesTVal jaialdia aurkezteko inaugurazio-ekitaldian zehar, Madrileko hiriburuan Alberto Chicotek duen PuertaSol jatetxeko terrazan. 
Hara urreratu ziren jaialdiko 200 lagun inguru (telebista-kateak, ikus-entzunezko ekoiztetxeak, sektoreko profesionalak, prentsa espezializatua, instituzioak, babesleak, etab.), sariketaren lehendabiziko deialdi hau babestu zutenak irailean garatu aurretik. Han izan ziren, besteak beste, Ion Aramendi, Diego Losada, Paloma Bloyd, Manu Sánchez, Helena Resano, Cristina Villanueva, Roberto Brasero, Santi Carbones, Jota Abril, Jalis de la Serna, Cristina Fernández, Ángel Pons, Ana Ibáñez, Alberto Chicote, Antonio Pagudo, Pepe Carabias, Francine Gálvez, Cristian Sánchez eta Euprepio Padula.


Madrilen, era berean, euskal instituzioen babesa izan zen, bertan izan baitziren, besteak beste: Goyo Zurro, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Ostalaritzako zuzendaria; Cristina González, Enplegu Sustapen, Merkataritza eta Turismo foru diputatua; Ana del Val, Kultura foru diputatua; Igor Salazar, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia; eta Unai Iparragirre, jaialdiko anfitrioia den eta aurten 40. urteurrena ospatzen duen ETB telebista-kateko zuzendaria.


FesTVal jaialdia 2022ko irailaren 5etik 11ra ospatuko da. Egoitza nabarmenen artean Arabako hiriburuko Europa Kongresuen Jauregia eta Principal Antzokia aipatu behar dira, eta ardatz nagusiak telebistako serie eta saioen estrainaldi tradizionalak, ProFesTVal ekimena, (profesionalei zuzendutako ikus-entzunezko eduki eta tailerrekin), telebista-proiektuen aurkezpenak, edo Amaierako Gala tradizionala (bertan emango dira, beste sari batzuen artean FesTVal Sariak, Joan Ramón Mainat saria eta Constantino Romero saria) izango dira.

03 XIV FesTVal Madrid IMG_4198

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,