Gogoan dugu ‘Mar Afuera’ filmeko protagonistek FesTValetik igaro izana, ‘Mare Fuori’ fenomeno italiarraren egokitzapena. Sinopsia: Álvaro (Gabriel Guevara) eta Carlos (Hugo Welzel) itsasoaren ondoan dagoen Adingabe Arau-hausleak Barneratzeko Zentro batera iritsi berriak dira. Zigorra betetzen duten bitartean, Los Pajaritos taldearen mehatxuei aurre egin beharko diete, etorkizun gero eta ilunagoan itxaropena galdu gabe. Baina han barruan, Saray (Laura Simon) bezalako presoen laguntza ere aurkituko dute, hau da, kanpoko bizitza arazotsura itzuli aurretik zentroan bizitzea nahiago duen neskarena, edo Mario bezalako langileena, mutil horiei laguntzeagatik bere bizitza arriskuan jarriko duen gizonarena. Bertaratutakoak: • Gabriel Guevara, • Hugo Welzel. • Laura Simón. • Natalia Azahara. • Carles Francino. • Itziar Atienza. • Montse García (Atresmediako fikzio-zuzendaria) • Emilio Sánchez Zaballos (atresplayer zuzendaria). • Mercedes Gamero (Beta Fiction Spain CEO).
Gabriel Guevara eta ‘Mar Afuera’/FESTVAL taldeko familia argazkia



