- Saioa Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuko du eta astelehenean, hilak 8, estreinatuko da, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
Zerbitzu publikoko programa honetan, astero, bi pertsona, erabat ezezagunak eta gai berari buruzko iritzi kontrajarriak dituztenak, elkarrekin eseriko dira afaltzera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 5a
Astelehenean, irailak 8, bere apusturik garrantzitsuenetako bat iritsiko da ETB2ra: ‘El Otro Lado de la Mesa’ esperimentu soziologiko berritzailea, elkarrizketa zintzoa eta hausnarketa sakona sustatuko dituena, Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuta. Zerbitzu publikoko programa horretan, astero, bi pertsona, erabat ezezagunak eta gai berari buruzko iritzi kontrajarriak dituztenak, elkarrekin eseriko dira afaltzera. Beren elkarrizketek eztabaidatzera, konektatzera, urruntzera eta hunkitzera eramango dituzte.
Afarian, haiek planteatzen duten guztiaz gain, iragazkirik gabe, tablet batek galdera oso zuzenak egingo dizkie, eta ez beti erosoak. Horrela, haurdunaldi subrogatua, abortua, eutanasia edo ezkontza ez-monogamoa bezalako gaiei buruz pentsatzen dutena partekatu beharko dute.
Astelehenero emitituko den saioan, Xabier García Ramsdenek Amagoia Eizagirre psikologoaren laguntza izango du, topaketa bakoitzean gertatzen diren dinamika emozional eta komunikatiboak aztertu eta testuinguruan kokatzeko.
Kapitulu bakoitzak hiru afari biltzen ditu, eta horrek esan nahi du lehen denboraldian, zortzi atalez osatua, 48 pertsona hurbiletik eragiten dieten 24 gairi aurre egiten ikusiko ditugula.