A la última:

Batzen gaituzten emozioen pantaila izango da ETB denboraldi berrian

Batzen gaituzten emozioak / Compartimos lo que somos lelopean, Euskal Telebistak ostegun honetan, irailaren 8an, aurkeztu du 2022-2023 denboraldirako ETB1 eta ETB2 kanaletarako prestatu duen programazioa. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak gidatu du ekitaldia. “Elkarbanatu nahi ditugun emozioen bilgune izan nahi dugu. Denetariko emozioak eta denontzat”, azaldu du. 

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egin den prentsaurrekoan, Unai Iparragirrek Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendaria, Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendaria eta programazioko protagonistetako batzuk izan ditu alboan: Ilaski  Serrano eta Antton Telleria (“Mihiluze”); Iñigo Vicens eta Lur Errekondo (“Naufragoak”); Klaudio Landa (“Jateko Modukoa”); Kimetz Etxabe, Lorea Intxausti, Julen Castillo, Eleder Iglesias, Mikele Arizkorreta eta Iñaki Mujika (“Go!azen”); Klara Mendizabal eta Lide Hernando (“SOS Kantak Arriskuan”); Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia (“Biba Zuek!”); Urko Aristi (“Hitzokei”); Joseba Arguiñano (“Joseba Arguiñano Sukalerrian” eta “Historias a Bocados”); “Piztu Telebista” saioko bikote eta familiak; Zigor Iturrieta (“Txoriene”); Eider Perez (“Hitzetik Hortzera”); Winter Serieseko zestalariak; Felix Linares (“La Noche de…”); Javi Sierra (“Trío de Ases”); Iban Garate eta Juanan Tejero (“Necesito Ayuda”); Mikel Santiago (“Los 7 Pecados Capitales”); Afrika Bibang eta Dann Hoyos (“Esto Es Una Noche de Rock & Roll); Nerea Alias eta Egoitz Txurruka (“Esto No Es Normal”); Ane Ibarzabal (“Nos Echamos a la Calle”); Ander Gonzalez (“A Bocados”) eta Arnaitz Fernandez (“Eguraldia”). 

ETB1eri dagokionez, udazkeneko programazioak iaz abian jarritako estrategiari eutsiko dio: besteak beste, gazteak eta ikuslego familiarra erakarri, gure kultura eta gure hizkuntza ardatz dituzten edukiak eskaini, eta nola ez, informazioari eta kirolei – nagusiki euskal kirolei- arreta berezia eskaini. “Baina, batez ere, denboraldi berri honetan, albistegiak, kultura eta entretenimendua bultzatzeko ahalegin berezi bat egingo dugu”, adierazi du Unai Iparragirrek. 

“Oso pozik gaude urratutako bideaz”, esan du. “ETB1ek lehenengo sei hilabetean % 5,4ko audientzia-zatia izan du euskaldunen artean – azken 14 urteetako audientziarik altuena-, eta bide horretan jarraitu nahi dugu”, gaineratu du. 

ETB2n, berriz, iraila eta abendua bitartean, ikusleak harrituko dituzten hainbat programa estreinatuko direla azaldu du. “Horrez gainera, zerbitzu publikoa eta eduki berritzaileak eskaintzea da helburua, informazioa ahaztu gabe”. 

“Mihiluze”ren itzulera eta “Naufragoak” abentura realitya, ETB1en 

Euskara eta umorea ardatz dituen “Mihiluze” lehiaketa bueltan da, Ilaski Serranoren eta Antton Telleriaren gidaritzapean. Euskaldunontzat erreferente izan zen saioak zortzi denboraldi egin zituen emisioan, eta guztira 1.100 ataletik gora. Orain, hamarkada bat beranduago, ETB1eko programaziora itzuliko da, eraberrituta baina orduko arima berarekin. 

Halaber, “Naufragoak” realitya estreinatuko du ETB1ek, “El Conquistador del Caribe” saio arrakastatsuaren sortzaileen eskutik. Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztuko duten saioak Karibe itsasoan galdu ondoren, bizirauteko erronka gogorrei aurre egin beharko dieten lehiakideen gorabeherak ekarriko dizkigu. 

Beste bi saio berri izango ditugu udazken honetan ETB1en. Batetik, “SOS Kantak Arriskuan” herriz herri ibiliko da, belaunaldiz belaunaldi transmititu baina erregistratu gabe dauden kanta herrikoiak salbatzen. Klara Mendizabal sopranoa, Lide Hernando abeslari eta musika ekoizlea, eta Iker Lauroba musikaria arituko dira lan horretan. Bestalde, Urko Aristik “Hitzokei” gogoetarako eta solasaldirako tartea irekiko du egunero, ordubetez, bazkalostean. Kultura, jakintza eta euskara izango ditu ardatz, gure hizkuntzaren gaineko albisteei tarte berezia eskainiz. 

Irailaren 24tik abenduaren 18ra jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari arreta berezia eskainiko diote “Biba Zuek!” eta “Hitzetik Hortzera” saioek, eta hainbat nobedaderekin itzuliko dira “Piztu Telebista” eta Klaudio Landaren “Jateko Modukoa” saioak. 

Lau saio berri, ETB2n 

“Necesito Ayuda” saioa estreinatuko du ETB2k udazken honetan. Dokuserie honen helburua prozesu psikologikoak edo erronka emozionalak (antsietatea, hipokondria, mendekotasun emozionala, mugikorrekiko mendekotasuna, elikadura-nahasmenduak) gainditzeko bidean dabiltzan bederatzi euskal gazteri laguntzea da, oso ohikoa baina ikusezina den errealitate baten erretratua eskainiz. Gazte taldeak kamera txikiekin dokumentatuko du bere eguneroko bizitza eta talde-terapiako saio batean nola biltzen diren ikusiko dugu. Iban Garatek aurkeztuko du saioa eta Juanan Tejero psikologo ezagunak gidatuko du laguntza taldea. 

Mikel Santiago nobela beltzeko idazle entzutetsuaren eskutik, “Los 7 Pecados Capitales” saioa izango dugu ikusgai. Azken hamarkadetan euskal gizartea astindu duten krimenak aztertuko ditu, psikologia forentseko adituen laguntzaz eta kasu bakoitza zazpi bekatu nagusietako batekin identifikatuz. 

“Esto Es Una Noche de Rock & Roll” saioak adineko pertsonak hartuko ditu protagonista, musika maite duten 60 urtetik gorako emakume zein gizonak, rock talde bat sortu eta oholtzara igotzea amesten dutenak. Hiru irakasle gazteren laguntza izango dute: Dann Hoyos gitarra jotzailea eta Afrika Bibang eta Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh) abeslariak. 

Javi Sierraren eskutik saio gastronomiko berri bat izango dugu udazken honetan, “Trío de Ases”. Pandemiaren osteko zailtasunak gainditu nahi dituzten jatetxeei aholkularitza eta laguntza eskaintzea izango du helburu. Parte-hartzaileek 3.000 euroko saria irabazteko aukera izango dute, hobekuntzak egin eta negozioa aurrera ateratzeko.

 

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

Letizia erreginak FesTVal telebista hartu du

Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdiko ordezkaritza bat, Iñaki Gabilondo, lehiaketako ohorezko presidentea buru, Zarzuela Jauregiko harrera ofizialean izan zen atzo, osteguna. Madrilen, 2025eko otsailaren 14an Letizia erreginak harrera egin zion atzo Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdiko lantaldeari Madrilgo La Zarzuela Jauregian. Iñaki Gabilondo, lehiaketako ohorezko presidentea, bertan izan zen, eta Arabako hiriburuko telebista jaialdia izan zen protagonista nagusia. Audientzian

FesTVal jaialdiaren 17. edizioa irailaren 1etik 6ra bitartean egingo da

85 milioi eurotik gorako inpaktua duen jarrera berretsi du Gainera, Meetings FesTVal Lanzarote jardunaldien jarraipena iragarri du. Bigarren edizioa ekainaren 12tik 14ra egingo da Arrecifen. Gasteizko Telebista Jaialdiaren aurreko edizioak sortutako 500 albisteak gainditu zituen eta 10.900 milioi ikus-entzule izan zituen. Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 6a FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 17. edizioa irailaren 1etik 6ra

FESTVAL 2025eko ENBAXADOREAK

Ion Aramendi, Esther Vaquero, “Poty” Castillo, eta Rodrigo Blázquez, FesTValeko, Arabako eta Gasteizko enbaxadoreak Fiturren Oscar Fornies telebista-zuzendariak Hamalau Komunikazioren lekukoa hartu du sektoreko industriaren ordezkari gisa, Arabako lurraldea ezagutarazten laguntzeagatik. Rodrigo Blázquez, Ion Aramendi, Oscar Fornies, Esther Vaquero eta Poty Castillo Madrilen, 2024ko urtarrilaren 23an Esther Vaquero eta Rodrigo Blázquez kazetariak, Ion Aramendi eta

‘TEMPORADA DE CAZA’, FLOOXERREN GAME SHOW BERRIA FESTVALEAN

Ehiztarien larruan sartuko dira Cesc Escolà (prestatzaile pertsonala), Gakian (aktore komikoa eta idazlea) eta Álvaro Casares (umorista) eduki-sortzaileak, hauek izango baitira iheslarien ihesa saihestuko dutenak. Paul Ferrer, Hector Riumbau, Noelia Moya, Esperansa Grasia, Rayo McQueer, Mike Fajardo, Alex Segura, eta Samantha Costantini eta Tote Fernandez izango dira iheslariak. FesTVal jaialdiak Flooxer taldearen game show berria

preload imagepreload image