A la última:

ETBk BERE UDAZKEN PROGRAMAZIOA AURKEZTU DU FESTVALEAN

  • ETB1en ‘Ztanda’, ‘Lotsagabeak’, ‘Bikote Bionikoa’ eta ‘Zinea Zetas’ estreinaldiak, ‘Go! azen’ telesailaren hamargarren denboraldia eta ‘Mihiluze’ berritua nabarmentzen dira.
  • Abuztuan estreinatu zen ‘Dinero a Saco’ lehiaketarekin batera, ‘Esta Casa Es Una Mina’, ’12 Líder’, ‘Oído Cocina’, ‘La Caza: nada es lo que parece’ eta ‘Quédate con Ane’ saio berriak iritsi dira ETB2ra.

ETBk udazkeneko programazioa aurkeztu du FesTValen. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak eta ETB1eko eta ETB2ko hogei bat aurkezlek denboraldiko apustu nagusiak aurreratu dituzte Andre Maria Zuriaren plazan egindako ekitaldian. Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendaria ere bertan izan da.

ETB1en izan dira Miren Nogales, Iñigo Agirre, Mikel Perez, Antton Telleria, Joseba Arguiñano, Xabier Sukia, Maddalen Arzallus, Zigor Iturrieta, Patricia Vitelli, Iñaki Leturia, Ander Ayerza eta Nerea Arriola. ETB2ko ordezkariak Julian Iantzi, Yolanda Aizola, Mario Campoy, Nerea Garmendia, Ana Goitia, Aitana Abila, Ane Ibarzabal, Diego Ayús, Nerea Alias eta Egoitz Txurra izan dira.

Barbara Goenaga aktoreak ‘Ztanda’ talent show berria aurkeztuko du. Bertan, hamahiru lehiakide Euskal Herriko abeslari onenaren sarirako hautagai izango dira. Izen handiko beste bi aktore, Itziar Ituño eta Eneko Sagardoi, euskal zinemari eskainitako ‘Zinea Zetas’ saioaren buru izango dira. ‘Bikote Bionikoa’, Mikel Perez eta Iñigo Agirre protagonista dituena, giza gorputzaren mugak zientifikoki erakusteko proba eldarniozkoenak egingo dituzte. ‘Lotsagabeak’ saioan, Iker Galartzak eta Miren Nogalesek 100 gaztek 10.000 euroko saria lortzeko egingo dituzten probak komentatuko dituzte, eta epaileak Odei Jainaga eta Aiora Enparantza izango dira.

Bestalde, ‘Mihiluze’ itxura berrituarekin itzuliko da: Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkezten duten platoan inoiz ikusi ez diren proba berri, ikusgarri eta dibertigarriak ikusi ahal izango dira. Urtero bezala, azaroan ‘Go!azen’ telesailaren hamargarren denboraldia estreinatuko da eta 100 kapituluen muga gaindituko du.

ETB1eko programazioan, halaber, ‘Biba Zuek!’ magazina eta ‘Txoriene’ eta ‘Joseba Arguiñano Sukalerrian’ sukaldaritza tarteak ikusi ahal izango ditugu, astelehenetik ostiralera. Asteburuko ‘Arte [faktua]’, ‘Hitzetik Hortzera’, ‘Teknopolis’ eta ‘Oholtzan’ saioek osatuko dute entretenimendu eskaintza.

Kirol eskaintzaren barruan, Winter Series txapelketa izango da udazken-neguko izarra. Baina denboraldi honetako apustu nagusia emakumezkoen kirola izango da. Emakumeek protagonismo handia izango dute “Helmuga” saioan, eta historikoki garrantzi berezia izan duten emakume kirolariei buruz Basque TEAM-ekin batera egindako erreportajeak eta podcastak ere emango dira. Futbol, saskibaloi eta eskubaloiko Lehen Mailako partiden zuzeneko emanaldiak ere izango dira; Emakume Master Cup eta Woman Winter Series; herri kirolak, eta Europako lehiaketak.

Entretenimendua eta gaurkotasuna ETB2n

ETB2ren apustu nagusia ‘La Caza: nada es lo que parece’ abenturazko realitya da, Juanma López Iturriagak aurkeztua eta aste honetan FesTValen aurkeztua.

Bestalde, hiru lehiaketa berri estreinatuko dira: ‘Dinero a saco’, Klaudio Landak aurkeztua; ‘Esta Casa Es Una Mina’-ren buru Julian Iantzi izango da, eta “Oído Cocina”, Aitana Ávila sukaldari ezagunak aurkeztua.

ETB2ko programazioan bi formatu berritzaile ere nabarmentzen dira: ‘Generación Porno’ dokumental saila, nerabeek pornoarekin eta sexuarekin gaur egun duten harremana filtrorik gabe eta lehen pertsonan erakusten duena. ‘12 lider’ talent show sozial bat da, Helena Resanok aurkeztua. Bertan, 12 lehiakidek proba desberdinak gainditu beharko dituzte gaitasunak erakusteko.

‘Quédate con Ane’ zuzeneko magazin berria da ETB2ko arratsaldeetarako, eta Ane Ibarzabalek aurkeztuko du, Diego Ayús kazetari eta influencerraren laguntzarekin. ‘Akelarre’ umorezko talk show-a haize freskoarekin eta sorpresa askorekin itzuliko da, Nerea Garmendia eta Ana Goitiaren eskutik.

Azkenik, ETB2k ‘En Jake’ aktualitate saioaren denboraldi berriak, ‘Atrápame Si Puedes’ eta ‘Esto No Es Normal’ lehiaketak eta ‘A Bocados’ sukaldaritza saioa izango ditu. Halaber, ‘La Noche de…’ eta ‘Vascos por el Mundo’ astearteko eta igandeko hitzorduari leial eutsiko diote, hurrenez hurren.

Eskaintza askotarikoa, tokian tokikoa, ETBk ikus-entzuleengana ohituta duen kalitatea bilatuz. Informazioa, entretenimendua eta euskal kultura bat eginik beste udazken batez.

Comparte:

Facebook
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,