A la última:

“Naufragoak” abentura reality berria aurkeztu du EITBk FesTValean

  • Karibe itsasoan galdu ondoren, bizirauteko erronka gogorrei aurre egin beharko dieten lehiakideen gorabeherak dakartza saioak. Irailaren 27an estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en.
  • Lur Errekondo eta Iñigo Vicens aurkezleek gidatuko duten abentura euskaraz egindako ikus-entzunezko ekoizpenaren aldeko apustu berria da, “El Conquistador del Caribe” saio arrakastatsuaren sortzaileen eskutik.

EITBk “Naufragoak” abentura reality berria aurkeztu du gaur, irailak 7, Gasteizko FesTVal telebista jaialdian. Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztuko duten saioak Karibe itsasoan galdu ondoren, bizirauteko erronka gogorrei aurre egin beharko dieten lehiakideen gorabeherak ekarriko dizkigu. Euskaraz egindako ikus-entzunezko ekoizpenaren aldeko apustu berri hau “El Conquistador del Caribe” saio arrakastatsuaren sortzaileen eskutik datorkigu: Hostoil Produkzioak.

“Naufragoak” aurkezteko prentsaurrekoan Unai Iparragirre ETBko zuzendariak, Patxi Alonso Hostoileko produktore eragileak, Joxan Goñi saioaren zuzendariak eta Lur Errekondo eta Iñigo Vicens aurkezleek hartu dute parte.

Arratsaldean, 19:30ean, saioaren aurrestreinaldia eskainiko da Principal Antzokian eta bertan bilduko dira abentura berri honetan parte hartuko duten protagonistak: lantaldea eta lehiakideak.

Estreinaldia, irailaren 27an

“Naufragoak” saioa irailaren 27an estreinatuko da ETB1en eta eitb.eus-en eta Euskal Telebistako udazkenerako apustu garrantzitsuenetako bat da. Kariben girotutako abentura ikusgarri honetan, zazpi bikote eta bikoterik gabe parte hartuko duten lau lehiakidek beraien bizitzako erronka gogorrenari aurre egin beharko diote itsasoan galdu ondoren.

Karibe itsasoak paradisuzko harea zuridun hondartzak ekartzen dizkigu gogora, baina hurakan eta arriskuz beteriko itsasoa da. Ur bero eta arriskutsu hauetan kokatuta dauden zazpi uhartetan zehar, Karibean galduko diren reality berriaren protagonistek bizirauteko joko eta proba gogorrei aurre egin beharko diete.

Hondartzen lehen lerroan dauden kokondoak atzean izkutatzen den infernuaren ateak dira, besterik ez, sugeen, armiarmen eta milioika moskitoen bizilekua. Gainera, hezetasunak eta puntako tenperaturek bertan lehiatzeko baldintzak gogortu baino ez dituzte egiten.

Euskal Telebistan sekula egin ez den programa honen gidaritzan bi aurpegi berri arituko dira: Lur Errekondo eta Iñigo Vicens. Saioa asteartetan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, baina astelehen, astearte eta asteazkenetan 15 minutuko saio bereziak eskainiko dira eguerdiko albistegiaren ondoren. Bertan, momentuan momentuko informazioa eta material esklusiboa bilduko dute bi aurkezleek. Halaber, reality berriak tarte berezia izango du “Biba Zuek!” saioan.

Bestalde, “Naufragoak” saioak presentzia nabarmena izango du sare sozialetan. Izaro Bereziartua influencerrak Twitter, Instagram, TikTok eta eitb.eus-eko kontuak eduki bereziekin beteko ditu abenturak aurrera egin ahala.

“Naufragoak” sareetan:

Twitter: @naufragoak_eitb

TikTok:  @naufragoak_eitb

Instagram: @naufragoak_eitb

Comparte:

Facebook
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,