- Kazetari eta EITBko aurkezleak FesTVal saria jaso du, entretenimenduko eta gaurkotasuneko programen zuzendari gisa egindako ibilbide luzeari esker.
- Lanbiderako grina agortezinaz beterik, Landak jakin du entretenitzea ez dela dibertitzea bakarrik, konektatzea baizik.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko uztailaren 23a
Klaudio Landa kazetari eta EITBko aurkezleak (Ea, Bizkaia, 1967) FesTValeko (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) Joan Ramón Mainat 2025 Saria jaso du, entretenimenduko eta gaurkotasuneko saioetan aurkezle gisa egindako ibilbide luzeari esker.
Bere ibilbidea gidoi perfektua da, non sormenak, hurbiltasunak eta talentuak entretenimendua berezko azentua duen arte bihurtu duten. Etengabe emititzen jakin izan du: bere burua berrasmatzen, hunkitzen eta telebista jendearen hizkuntzan mintzarazten. Lanbiderako grina agortezinaz beterik, Landak jakin du entretenitzea ez dela dibertitzea bakarrik, konektatzea baizik. Eta horixe egin du bizitza osoan zehar hedabideari eskainita.
Erreferentea ETB1en eta ETB2n
Klaudio Landak EITBko Gaztea (orduan Euskadi Gaztea) irrati gaztean hasi zuen bere ibilbidea, eta ia hamarkada batez aritu zen bertan lanean, telebistara jauzi egin eta ETB1 zein ETB2ko erreferente bihurtu arte.
1996an hasi zen “Arralde” magazina aurkezten ETB1eko “Goenkale” telesail arrakastatsuaren inguruan Urte hartako udan “Hau Da Marka” lehiaketa aurkeztu zuen Anne Igartiburuk lagunduta eta irailean “Kale Gorrian” Iñaki Beraetxe aktorearekin eta Jon Andueza kazetariarekin.
Bere ibilbide profesionalean, 2000. urtea baino lehen, ETB1eko “Sorginen Laratza” magazin arrakastatsuaren aurkezle nagusietako bat izan zen, Xabier Euzkitzerekin eta profesional eta kolaboratzaile talde zabal batekin batera. ETB2ko “Esta Es Mi Gente” talk show-tik eta ETB1eko “Oh Happy Day” saiotik igaro zen 2009an.
Aurkezle polifazetikoa ETB2ko arratsaldeko saioaren gidaria izan da urte askoan, lehenengo “Ni Más Ni Menos” saioan eta ondoren “Sin Ir Más Lejos” saioan. 2016an “¡Qué Me Estás Contando!” saioaren aurkezpen-lanak partekatu zituen Adela González eta Ion Aramendirekin, eta 2019ra arte “El Programa de Klaudio” arratsaldeko magazina gidatu zuen. ETB1eko gaurkotasuneko saioez ere arduratu da, hala nola “Debatea”, “Egunak Egin Du” edo “Eztabaidan”, eta gaur egun “Hamaika Entzuteko” ren ardura du.
Entretenimenduaren generora itzuliz eta berrikiago, ETBko parrillako saio ezagunetan aurkezle izan da, hala nola “Baserria” realityan, “Jateko Modukoa” saioan edo “Dinero a Saco” lehiaketan.
Klaudio Landa ere, beste uda batzuetan bezala, jaietako saio berezien aurkezleetako bat izango da eta Ilaski Serranorekin batera “Donostiako Su Artifizialak” eta “Bilboko Su Artifizialak” gidatuko ditu bi hiriburuetako Aste Nagusietan.



