A la última:

EMOZIOEN FESTA DAKAR UDAZKEN HONETAN EUSKAL TELEBISTAK

-Zirrara sortuko diguten saioen artean daude herritarren ametsak egia bihurtuko dituen “Ametsen Arbola”, eta Internetera konektatzen direnean gazteek dituzten mehatxuei buruzko “Klik Belaunaldia”.

-Alaitasuna eta irribarrea izango dira nagusi “Vaya Semanita”ren itzuleran, eta intriga “Ztanda” eta “La Caza”ren denboraldi berrietan.

-Kirol arloko nobedade nagusia da Lehen Mailako futbolaren itzulera EITBra, bi hamarkadaren buruan. Izan ere, euskal taldeek 2024-2025 denboraldian EA Sports Ligan astelehenetan jokatuko dituzten partidak emango dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Ikus-entzuleen artean sentimenduak piztu nahi ditu EITBk udazken honetan telebista programazio eskaintza zabalarekin: intriga, irribarrea, maitasuna, poza, samurtasuna, zirrara… Emozioen festa hori posible egingo duten edukien berri eman du Unai Iparragirre ETBko zuzendariak Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren barruan, Europa Jauregian egin den aurkezpen ekitaldian.

Alboan izan ditu programetako aurkezle, kolaboratzaile eta aktore andana: Xabier Madariaga, Miren Nogales, Julen Telleria, Maialen Arzallus, Xabier Sukia, Iker Villa, Ilaski Serrano, Klaudio Landa, Mikel Pagadi, Mirari Martiarena, Iñaki Leturia, Nerea Alias, Egoitz Txurruka Txurru, Gorka Aginagalde, Pirata, Leire Torre, Dani Álvarez, Gabriela Uriarte, Ander González, Jon Salvador, “Go!azen” telesaileko Kimetz Etxabe, Julen Taboada eta Irati Marin, eta “Vaya Semanita”ko Maribel Salas.

Halaber, hitza hartu du Joseba Urkiola EITB Media Kiroletako zuzendariak.

Comparte:

Facebook
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

IRAILAREN 7TIK 12RA OSPATUKO DA 18. JAIALDIA

  FesTVal (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) jaialdiaren 18. edizioa irailaren 7tik 12ra egingo da, eta egoitza nagusia Arabako hiriburuko Europa Biltzar Jauregia izango da. FesTVal-en 2026. edizioak, 2009tik Espainian aitzindaria telebista protagonista esklusiboa izanik, bere programazio-egiturari eutsiko dio, hala nola ikus-entzunezko ekoizpenen primiziako estreinaldia, aurkezpenak, topaketa profesionalak, kaleko jarduerak edo Itxiera Gala tradizionala. FesTVal-ek ikus-entzunezkoen sektorean

Belinda Washington, JoKIN CastellOn eta Almudena Cid, FesTValeko enbaxadoreak

  Madril, 2026ko urtarrilaren 22a Belinda Washington aktore eta aurkezlea, Joaquín Castellón kazetaria eta Almudena Cid aktore eta gimnasta olinpiko ohia dira 2026. urterako FesTVal, Araba eta Gasteizko enbaxadore berriak. Errekonozimendua gaur goizean egin da, urtarrilaren 22an, Madrilen aste honetan egingo den Fitur (Nazioarteko Turismo Azoka) azokan. Bertan izan dira Cristina González lehen ahaldun nagusi

“Kazetaritzak informatzen eta iritzi publikoa, irekia, plurala eta itxi gabea eta ideologikoa izaten lagundu beharko liguke”

Xabier Garcia Ramsden kazetaria ETBko ‘El otro lado de la mesa’ saioan.   PrentsaJune Barrio Zuazabeitia Xabier García Ramsden ETB2ko “El otro lado de la mesa” esperimentu sozial berriaren buru izateko iritsi zen FesTValera. Saioak elkarrizketa tradizionalaz bestelako ikuspuntua eskaintzen du, bi pertsona erabat ezezagunek gai ezberdinei buruz hitz egitearen aurkako iritziak dituztelako. Amaia Eizaguirre

“Ez daramat oso ondo neure burua pantailan ikustea”

Diego Martin ‘Sin Gluten’ filmeko protagonista da, FesTValen aurrez estreinatutako RTVEren komedia berria.   Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 7a FesTVal-en (Vitoria-Gasteizko Telebista Jaialdia) izan ondoren, RTVEk ‘Sin Gluten’ komedia berria estreinatuko du datorren asteazkenean, urriak 8. Diego Martin protagonista duela, Antonio Resines eta Alicia Rubiorekin batera Arabako hiriburuaren aurrestreinaldia babestu zuen. Erregistro ugaritako rolak antzeztu ondoren,