A la última:

Gaurko ProFesTVal-ak proiektu berri bat ekarri du Gasteizko Europa biltzar-jauregira: Telebista gustatzen zaigu!

ProFesTVal-aren gaurko protagonista euskara izan da.

Estás en: Blog / Noticias

Gaurko ProFesTVal-ak proiektu berri bat ekarri du Gasteizko Europa biltzar-jauregira: Telebista gustatzen zaigu!

Lehengo aldiz, euskeraz eginiko telebistari buruzko jardunaldi batetaz gozatu du FesTVal-ak gaur. Saio berezi honi Alazne Etxeberriak, Gorka Aginagaldeak, Andoni Agirregomezkortak, Jon Plazaolak eta Asier Sanchez kazetariak eman diote hasiera. Mahai- inguru honetan euskal aktoreen lana bai Euskal-Herrian bai Euskal-Herritik kanpo nolako izan den azaldu dute.

Beraien karrera profesionala Eitb-n hasi zen, Andoni Agirregomezkortak aipatu duen bezela «Eitb guretzat gure etxea da». Hortik aurrera, hainbat proiektuetan hartu dute parte, bai kate lokaletan bai kate nazionaletan. Jon Plazaola, esate baterako, «Allí abajo» telesailarekin estreinatu zen telebista aurrean, egindako beste proiektu guztiak telebistaren atzean egin bai zituen. Mundu konplexu horretan lan egin nahi duen edozeini mugitzea eta ahalik eta gehien ikastea aholkatzen diote.

Proiektu honekin jarraitzeko, Goenkale, 21 urtez Eitbn egon den telesail ospetsuaren aktore eta zuzendariak izan ditugu. Mahai-inguru honetan Martxelo Rubiok, Jose Mari Oterminek eta Iñaki Perurenak nola Goenkalek beraien bizitza guztiz aldatu zuen kontatu dute. Jose Mari Oterminek «lasaitasun» hitza erabili du bere esperientzia telesail honetan adierazteko. Gainera, Joselu Blancok, lehenengo urtean Goenkalek katearen audientzia bikoiztu zuela ekarri du gogora. Horrek ziurtasuna eman zien beste gauza asko egiteko.

Apostu berri honekin amaitzeko, Olatz Simon, Eitb-ko nazioarteko korrespontzalaren hitzaldi bat ospatu da. Munduan zehar dabilen kazetari hau, Eitbn hasi zen lanean. Bere formazioa handitzeko asmoarekin, korrespontzal bihurtzea erabaki zuen. Bruselasen hasi zituen bere lehenengo pausuak. Hasieran, bizitzarik gabeko hiria zela esaten zioten. Bere esperientziak, aldiz, kontrakoa erakutsi zion. Hori izan zen gero proiektu handiak egitera bultzatu ziona, adibidez, Chinako Olinpiar Jokoetara joan zen. Behin han egonda, hizkuntzen garrantziaz jabetu eta horretan inbertitzea erabaki zuen, horrek aukera handiak emango zizkiolakoan. Hitzaldi hau ixteko, hizkuntzak ikastearen beharra nabarmendu du.

Volver Atrás FesTVal de Vitoria-Gasteiz


Destacados Vitoria Gasteiz

Comparte:

Facebook
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

Gala en directo

Vive la gala de clausura de la XVIII edición del FesTVal en directo a través de este enlace. En la gala se entregarán los Premios Joan Ramón Mainat, Premio Constantino Romero, Premios FesTVal y Premio FesTVal-AISGE a la Interpretación, entre otros.

‘A la deriva’: donde el amor se encuentra con los secretos del pasado

Vitoria-Gasteiz, 11 de septiembre de 2026 El FesTVal de Vitoria-Gasteiz ha acogido la presentación de ‘A la deriva’, la nueva gran apuesta de ficción de Atresmedia para la próxima temporada, con la presencia de sus protagonistas Paula Echevarría, Daniel Grao, Lucía Guerrero y Adelfa Calvo, junto a Montse García, directora de Ficción de Atresmedia; Emilio