A la última:

PABLO MOTOS, JOAN RAMON MAINAT SARIA GASTEIZKO XIII. TELEBISTA-JAIALDIAN



Aurkezleak ikus-entzunezko entretenimenduaren mundura bideratutako dedikazio eta talentuagatik jasoko du saria.
Requenakoa da (Valentzia) eta gaztea zenetik bazekien entretenitzea zela berea. Dj bezala bere hazierak egin ondoren, kazetaritza munduan sartu zen, bere herriko irratian esatari bezala arituz. Pixkanaka, batez ere umorearen munduan murgilduz joan zen. ‘El club de la comedia’ saioaren sortzaile eta gidoilari izan zen, eta ondoren, ‘La noche de Fuentes y CIA’ saioan ofiziori buruz gehiago ikasi zuen. ‘Channel 4’ saioan Ana Garcia-Siñeriz eta Boris Izaguirrerekin batera kolaboratzaile izan ondoren, 2006an bere proiekturik esanguratsuenean murgildu zen: ‘El Hormiguero’. Antena 3ko ‘El Hormiguero 3.0’ saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai prime time saioan, eta zazpi urte daramatza lider gisa, telebistako entretenimenduaren erreferente bihurtu baita. Bere azken denboraldia, hamabosgarrena, inoizko arrakastarik handiena izan du: %16,6ko audientzia zatia eta 2.818.000 ikusle.
 
Show berritzaileak arrakasta lortu zuen eta Motosek 15 denboraldi daramatza zuzentzen eta aurkezten. Aipatzekoa da iaz pandemiaren eta konfinamenduaren garaian programa aurrera ateratzeko egin zuen lan nekeza. ‘El Hormiguero’ astebetez baino ez zen gelditu, eta, denbora horretan, Motosek eta bere taldeak formatua birdiseinatu eta beharrezko babes-neurriak aplikatu zituzten, osasun-egoera zailera egokituz. Hala ere, euren espazioa duintasun osoz aurrera ateratzea lortu zuten, nahiz eta testuinguru zaila izan. 2008an, Pablo Motosek bere ekoiztetxea sortzea erabaki zuen, ‘7 y Acción’, Jorge Salvador bazkidearekin batera. Besteak beste, ‘Clandestino’, ‘Likes’, ‘Tonterías las justas’, ‘Otra Movida’, ‘Guerra de Sesos’, ‘Así Nos Va’, ‘Hipnotízame’ eta ‘El desafío’ saioak sortu dituzte. Emozio indartsuen laguna da eta espiritu hori bere proiektu bakoitzera eramaten jakin du. Beti berrituz eta arriskatzeko gogoz, Pablok egungo telebistaren erreferente bihurtzea lortu du, eta, horregatik, FesTValek bere saririk preziatuena, Joan Ramon Mainat Saria, eman nahi dio. Bere dedikazio eta talentuak, ikus-entzunezko entretenimenduaren mundura bideratuak, merezi du datorren irailaren 4an Gasteizko Telebista Jaialdiaren Itxiera galan egingo den omenaldia.FesTValen antolatzaileek, Mainat familiarekin adostuta, duela hamahiru urte erabaki zuten JOAN RAMÓN MAINAT izena jartzea edizio bakoitzeko omenaldi profesionaleko sariei. 2001ean zendu zen, eta katodiko-sari ospetsuak bataiatzen zituen kazetari katalana Gestmusic enpresako zuzendari sortzailea eta produktore exekutiboa zen.

La organización del FesTVal, en consenso con la familia Mainat, decidió hace ya trece años poner el nombre de JOAN RAMÓN MAINAT a los premios objeto de homenaje profesional de cada edición. Fallecido en 2001, el periodista catalán que bautiza a los ya célebres galardones catódicos era director creativo y productor ejecutivo de la empresa Gestmusic.
 
Joan Ramon Mainat sarituak hauek izan dira jaialdiaren hasieratik:
2009. Joan Ramón Mainat (hil ondoren), Maria Teresa Campos, Pepe Domingo Castaño 
2010. Jesús Vázquez, Julia Otero, ‘Gran Hermano’. 
2011. Luis del Olmo, Ana Rosa Quintana, Matías Prats. 
2012. Mercedes Milá, Imanol Arias, ‘El Hormiguero’ 
2013. Andreu Buenafuente, Daniel Ecija, Karlos Arguiñano,’Informe Semanal’, Pedro Piqueras. 
2014. Susanna Griso, ‘Cuéntame cómo pasó’, Jorge Javier Vázquez. 
2015. María Escario, Jordi Évole, Yusan Acha, Jesús Hermida (hil ondoren). 
2016. Iñaki Gabilondo, Manel Fuentes, María Casado. 
2017. Anne Igartiburu, Arturo Valls, Michael Robinson. 
2018. Olga Viza, Jorge Fernández, Emilio Aragón, Luis Larrodera. 
2019. Juan y Medio, Jon Sistiaga, Juanra Bonet, Ana Blanco. 
2020. Boris Izaguirre, Eva González, Antonio Resines.
2021 Mikel Lejarza, Masterchef, Ana García Obregón, Pablo Motos. 
 
Itxiera-galako sarrerak salgai daude dagoeneko www.kulturabizia.eus webgunean.


 

Comparte:

Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Destacamos

Otras noticias:

EL FESTVAL ACOGE EL REGRESO DE ‘LOS HOMBRES DE PACO’

Paco Tous, Pepón Nieto, Neus Sanz y la intérprete vitoriana Amaia Sagasti acuden a la presentación en el Festival de Televisión de Vitoria-Gasteiz ‘Los hombres de Paco’ vuelven al prime time de Antena 3 este próximo jueves 9 de septiembre pero antes lo han hecho en el FesTVal con la presentación del segundo capítulo de

‘MASTERCHEF CELEBRITY’ DESPLIEGA LA ALFOMBRA EN EL FESTVAL

Con David Bustamante, Victoria Abril, Verónica Forqué, Carmina Barrios, Miki Nadal, Terelu Campos, Juanma Castaño, Vanesa Romero, Iván Sánchez, Belén López, Arkano, Samantha Hudson, Tamara, Yotuel, Eduardo Navarrete y Julian Iantzi  Bajo la atenta mirada del jurado, jugarán a la Oca, participarán en un karaoke, reproducirán alta pastelería, verán cómo les leen el futuro y

EMILIO ARAGÓN RELUCE EN LA CATEDRAL DE SANTA MARÍA DE VITORIA-GASTEIZ

Movistar+ presenta la segunda temporada de ‘B.S.O’ en el FesTVal. El programa arrancará el próximo miércoles, 15 de septiembre, con un invitado muy especial: Antonio Banderas.  Alaska, Dani Rovira y Lolita completarán las entrevistas de esta segunda temporada.  Movistar+ ha presentado esta mañana en el FesTVal de Vitoria-Gasteiz las nuevas entregas de ‘B.S.O’, el programa de Emilio Aragón que apuesta por la música en directo. El actor, productor y