Komunikatzaileak irailaren 4an Iradier Arenan egingo den sari-banaketa gidatuko du.Besteak beste, Nieves Alvarez, Santi Rodriguez, Diego Arjona, Xavier Deltell, eta Jimmy Barnatan eta Nando g. Miguel musikariek hartuko dute parte ikuskizunean.
Datorren irailaren 4an, 19:30etik aurrera, Gasteizko XIII. Telebista Jaialdiaren itxiera gala izango da. Aurten, hitzordua lekuz aldatuko da eta Iradier Arenara lekualdatuko da. Gune horrek osasun-segurtasuneko berme guztiak betetzen ditu, eta ekitaldiaren edukiera nabarmen handitzea ahalbidetzen du.
Berritasun gisa, Diego Losada, ‘La mañana de TVE’, ‘España directo’ eta ‘Informe Semanal’ bezalako formatuak aurkeztu dituen albistegietan espezializatutako kazetaria, estreinatuko da. Komunikatzaileak ilusio handiz ekingo dio erronkari. “Bertan, inguruneko profesionalen familia osoak bat egingo du, eta une batzuetan hunkitu eta dibertitu egingo gara”, azpimarratu du.FesTVal 2021ek itxiko duen saioan, Nieves Alvarez modelo eta aurkezleak eta Santi Rodriguez, Diego Arjona eta Xavier Deltell komikoek hartuko dute parte.
Horrez gain, Jimmy Barnatan aktore eta musikariak eta Nando G. Miguelek (La Fuga taldeko gitarra-jotzailea) soinu-banda jarriko diote showari bion artean daukaten proiektu berriarekin: Montaña.Horrez gain, Ana Obregon, Pepe Rodriguez, Samantha Vallejo-Nágera, Jordi Cruz, Vicky Luengo, Raúl Perez eta Boris Izaguirre, besteak beste, izango dira bertan. Aurten ere, Juan Luis Iborra eta Alberto Maeso izango dira jaialdiaren zuzendariak.Ekitaldian, honako sari hauek banatuko dira: Joan Ramon Mainat saria; Constantino Romero saria; FesTVal saria, denboraldiko saiorik eta telesailik onenak aintzatesten dituena; EITB Saria, FesTValen anfitrioia den euskal kate publikoak ematen duena; Dirige saria, Television Fikzioko Zuzendarien Elkarteak ematen duena; Cima a la Igualdad, Emakume Zinedunen eta Ikus-entzunezko Hedabideen Elkartearena, emakumeen diskriminaziorik ezaren garrantzia bultzatzen duten telebista-edukiak nabarmentzen dituena; Interpretazio Destakatuaren AISGE Saria; eta FesTVal Nuevas Ventanas Saria, YouTube edo Twitch bezalako plataformetan sortu eta arrakasta duten ikus-entzunezko talentuak saritzeko asmoz aurten estreinatuko dena.
Sarrerak salgai daude jada www.kulturabizia.eus webgunean.